XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emeki-emeki, haro gutiz eta lan anitzez, bere burua ezagutarazi du azkenean.
Bizkitartean jakintsun handi zelarik, ez zen
Behinere ez zituen medikuntzako tituluak hartu.
Eta zahartu ondoan, berak irriz erraiten zuen:
Bainan ez balinbazen ere bera mediku, argitzen zituen medikuak; eta bere irakaspenak utzi diozkate Pariseko mediku handi batzuei.
Heien eskuz artatzen zituen ere aspaldi huntan eriak, bera zahartua zelakotz eta ezindua.
Ez dugu beraz zeren beldur izan bere sendagailua berekin ereman duela.
Esku onetan utzi du.
Badoazke beraz, orai arte bezala, zakur errabiatuek ausikiak direnak
Han aurkituko dute
Horiek oro egiak dire.
Bainan orobat egia dena, eta kazeta gutik aipatuko dutena da: Pasteur jaun hori girixtinoa zela, zinezko girixtinoa.
Bere lan guzien artetik erlijioneko eginbideak oro agerian betetzen zituen.
Beti jarraikia zen elizako urrats guziei.
Hiltzerakoan ere, bere burua gaizki ezagutu duenean, berak bere baitarik galdatu du bere kofesorra, aspaldi adixkide zuen fraide zahar bat.
Berak deit-arazi du ere herriko jaun erretora, eta haren ganik hartu ditu elizaren azken laguntzak.